Babes zaitez
Sarean dabiltzan mehatxuen biktima izatea saihesteko errezetarik onena prebentzioa da. Zerbitzuak erabiltzerakoan, ohitura erraz batzuek barneratzeko denbora apur bat emateak eta sistemak seguruak izateko konfiguratzeak, soilik, denbora eta atsekabeak aurreztuko dizkigute etorkizunean.
Zeini aurre egin behar diogun ezagututa, babesteko garaia heldu da. Eta horretarako modurik onena prebentzioa da.
Interneten aurki ditzakegun balizko eragozpenak saihesteko, denbora apur bat emateak merezi duela uste dugu ISBn. Nori gustatuko litzaioke dokumentuak edo argazki pertsonalak galtzea edo poltsikoan eragingo dion iruzur baten biktima izatea?
Teknologiak erabiltzerako ohitura erraz batzuek hartuta eta sistemak egoki prestatuta, benetan interesatzen zaiguna egin dezakegu: Internetez gozatu.
Izan itzazu ohitura onak
Ondoren datozen ohitura onak jarraitzea –Interneteko ohiko zerbitzuak erabiltzeko– gomendatzen dizugu.
Prestatu zure sistema
Sistema bat seguru egiten duten elementurik eta tresnarik garrantzitsuenak, Babestu zure PCa atalean ere aurkitu dituzu.

Babestu zure PCa atalerako sarrera
Baina, gogoan izan tresnak osagarriak besterik ez direla, eta zure segurtasunaren bermerik nagusiena zeu zarela.


















