OSI. Internautaren Segurtasunerako Bulegoa

Edukina jalgi

Adingabeak sarean

Interneten mehatxuak ezagutzea eta dauden tresnak aplikatzea ezinbesteko urrats bat da adin-txikikoen babesa bermatzeko.

Zalantzarik gabe, Internet aukera agortezinak eskaintzen dituen baliabidea da. Komunikatzea, besteekin lan egitea, informazioa jasotzea, etab. dira komunikabide honen hainbat abantaila; hala ere, badu horren atsegina ez den beste aurpegi bat, adin-txikikoak nahiko ez genituzkeen edukietan sartzen direnean ematen dena.

Web-a eta Interneti lotutako teknologiak komunikazio eta ikaskuntzarako tresna apartak dira, baina bere erabileraren arriskuak ezagutu behar dira. Hurrengo ataletan beharrezko informazioa eskaintzen dizugu, helburuak bereiziz, Internetek eskainitako abantailak ezagutu ditzazun: alde batetik guraso eta ikasleei zuzendutako informazioa eta, bestetik, haurrei zuzendutako informazioa.