Lineako izapideak
Banku elektronikoak erabiltzea; linean erosketak egitea, baita beste herrialdeetako dendetan ere, eta administrazioko izapideak egitea segurua da, gomendio erraz batzuk jarraitu eta sen ona erabiltzen baduzu.

Eguneroko bizitzan, geroz eta gehiago erabiltzen ditugu banku elektronikoen zerbitzuak, denda elektronikoak edo administrazioko izapideak egiten uzten dizkiguten atariak. Aldi berean, zerbitzu hauek iruzurgileen jomugan aurkitzen dira, eta bankuko datuak eta kodeak hartzen saiatuko dira, zure kontura etekinak lortzeko.
Datu horiek lortzeko erasotzaileek gehien erabiltzen dituzten mekanismoak bi hauek dira:
- Zure pasahitzak eta bankuko datuak lortzeko diseinatutako birusekin zure sistema kutsatzea, izapideren bat egin ahal izateko.
- Gizarte-ingeniaritza erabiltzea –gehienetan, banku edo denda baten identitatea ordezkatzen saiatzen diren iruzurrezko mezuen bidez (phising)–, iruzurrezko orrialdeetara birbideratzeko eta, behin han zaudela, zure pasahitza hartzeko edo sistema kutsatzeko.
Prestatu PCa zerbitzuetara sartzeko
Babestu sistema birusekin kutsatzeko arriskua gutxitzeko.
- Jarraitu Babestu zure PCa atalean aurkitu dituzun jarraibide guztiak.
- Aldian-aldian, aztertu PCa lineako antibirus batekin –edota bat baino gehiagorekin–, zure mahaigaineko antibirus.
Egiaztatu orrialdea segurua den: zifratu komunikazioak
- Begiratu helbide-barran eta ziurtatu orrialdearen helbideko lehenengo letrak “https” direla; normalean, “http” soilik izaten dira. Horrela, informazioa zifratuta bidali edo jasoko da eta erasotzaileek ezingo dituzte datuak bildu.

Saihestu iruzurrak, orrialdearen egiazkotasuna egiaztatuta
- Egiaztatu webgunearen egiazkotasuna. Iruzurgileek zure bankuaren edo dendaren nortasunak ordezkatzen dituzten mezu eta webguneen bidez engainatzen saiatzen dira, ikasi iruzurrezko mezuak antzematen eta ez utzi engainatzen.
- Nabigatzaileen iruzurren kontrako iragazkiak erabil ditzakezu osagarri gisa. Iragazki horiek iruzurrezko orrialderen bat bisitatzean ohartarazteko diseinaturik daude. Informazio gehiago aurkituko duzu Zure nabigatzailea seguru nola mantendu atalean.
- Entitate ezezagun baten lineako zerbitzua erabiltzen duzun lehenengo aldia bada, webgunearen egiazkotasuna egiaztatzeaz gainera, kontuan izan entitate fidagarriak antzemateko aholkuak.
Izapide elektronikoetarako segurtasun-ohiturak
- Zure nortasuna ordezkatu ez dezaten erabili pasahitz seguruak.
- Amaitzen duzunean, itxi zure saioa. Zure atzetik beste inor kontura sartzea saihestuko duzu.
- Ahal den heinean, mota horretako kudeaketak egiteko ez erabili ordenagailu publikoak.
- Edozein susmoren aurrean, inolako zalantzarik gabe, jarri harremanetan zure bankuarekin edo dendarekin.
Atzera
Aurreko orrialdera itzuli








