OSI. Internautaren Segurtasunerako Bulegoa

Edukina jalgi

Lineako jokoak

Lineako jokoak dibertitu egiten gaituzte eta, gainera, beste jokalari batzuekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen digute txataren, mezularitzaren edo gizarte-sareen bidez-. Beraz, sareko beste edozein zerbitzuekin bezalaxe, segurtasun-aholkuak jarraitu behar ditugu zibergaizkileen erasoetatik saihesteko.

Jarraitu beharreko segurtasun-aholku asko mezu elektronikoak idaztean, gizarte-sareak erabiltzean edo jarraitu beharreko gainerako segurtasun-aholku orokorren antzekoak dira.

Lineako edozein joko erabiltzen hasi aurretik, aholku horiek irakurtzea gomendatzen dizugu.

Beste jokalariekin nola komunikatu

Jokoaren softwarea

  • Erabili jokoaren programa ofiziala. Joko askok lortutako ospea dela eta, geroz eta programa maltzur gehiago daude, eta, jokoa hobetzeko zerbait instalatzeko aitzakiarekin, zure ordenagailua kutsatzen saiatzen dira.
  • Izan beti eguneratuta jokora sartzeko balio dizun programa. Deskargatu beti eguneratzeak orrialde ofizialetik.

Erabiltzailearen kontua

  • Erabili zure benetako identitateari buruzko pistarik ematen ez duen ezizena –edo erabiltzaile-izena edo pertsonaia-. Datu horiek zure kontuaz jabetzeko erabili daitezke eta.
  • Erabili pasahitz seguruak. Zure kontuaren segurtasunerako oso garrantzitsua da; urrats erraz batzuekin segurtasuna nabarmen handitzen da.

Benetako dirua erabiltzea

  • Gehigarriren bat –add-ons edo plugins ere deitu ohi zaie- edo jokorako kreditua erosi nahi duzunean, ziurtatu material ofiziala dela edo jokoaren sortzaileek baimendutakoa dela.
  • Arreta berezia jarri bankuko datuak –kontuko zenbakia, txartelak edo bankuko beste zerbitzuren bat- erabiltzean; gogoan izan lineako izapideak sailean jarri ditugun aholkuak.

Beste gomendio batzuk

  • Hasi aurretik, jarri jolasteari uzteko ordu bat; saio luze bat egin behar izanez gero, berriz, hartu atseden tarteka. Linean jolastea oso dibertigarria da, baina beste gauza asko ere egin daitezke.
  • Adingabea bazara, gomendagarria da jokoan agertzen diren edukiei buruz heldu bati galdetzea, hark erabaki dezan zuretzat egokiak diren ala ez.