OSI. Internautaren Segurtasunerako Bulegoa

Edukina jalgi

NAN elektronikoa

NANe berria mundu digitalera egokitzen da Interneten erabili ahal izateko, orain gure datuak babes gordetzen dituen txip bat duelarik. NANe erabiliz, fisikoki zure izena emateko gai izango zara ordenagailuaren bidez. Gainera, administrazio-izapideak eta ordainketa aseguruagoak egiteko aukera izango duzu. Halaber, dokumentuei sinadura digitali erantsi ahal izango diezu.

Abantaila mundu bat

NANe, identifikazio fisikorako dokumentu bat izateaz gain, teknologia berrietara egokitzen da fitxategi eta dokumentu pertsonalak era babesean Interneten partekatzeko, izapideak bulegoan burutuko bagenitu bezala, baina Internet erabiliz.

Hauek dira izapideak NANe erabiliz burutzearen abantailak:

  • Ez zara errenkan jarri behar, izapideak ordenagailuan burutuko dituzu eta
  • Ez duzu bulegoaren ordutegia jarraitu behar, izapideak denbora duzunean burutu ahal izango dituzu
  • Ez zara bulegora joan behar, zure ordenagailuan bertan egingo duzu
  • Dokumentazio gutxiago azaldu behar duzu, zure NANe-ak informazioa barrua baitu.
  • Merkeagoa da; ez duzu paper ofiziala erosi behar, ezta fotokopiarik egin ere. Ez duzu garraiorik erabili behar bulegora joateko,… Eta horrela inguruneari lagunduko diozu ere bai.

Abantailarik baino ez dago!

Gure identifikazioa autentikatzea

NAN elektronikoak NANe-ren titularra sarearen bidez eragiketa egin duena dela bermatzen du, bankuekin, administrazio publikoekin, etab.

Interneten sinatzea

Halaber, edozein dokumentu edo fitxategi sinatzeko aukera ematen du; beraz, eskuzko sinadurarekin gertatzen den bezala, dokumentua gure pertsonari lotzen zaio.

Sinadurak sarean eskuragarri dauden adminitrazio-izapide asko burutzeko balio du, eskuzkoaren balio juridiko bera ematen duelarik. Itxaron gabe, etxetik, bulegotik nahiago duzun orduan, etab.

Zer behar dut

NAN elektronikoa erabili ahal izateko, Internet konexioa eta NAN elektronikoarekin bateragarri den eta jadanik hainbat teklatu barne duten txartel irakurle bat behar dira. Irakurlea dendetan dauden txipa duten txartel elektronikoen antzekoa da.

Irakurle honen bidez eta gure PIN gakoa sartuz, NAN elektronikoak era babesean gordetzen duen informazioa ikus dezakegu, eta hura erabili edozein eragiketa burutzeko.

Segurtasunerako aholkuak

Kontu handia izan NANe-a galtzen baduzu edo lapurtzen badizute; hala izanez gero, joan zaitez ahal bezain pronto Poliziaren edozein komisariara, ordainketa txartel bat galtzen duzunean edo lapurtzen dizutenean bezala, edo deitu 902.364.444 zenbakira. Zure nortasunaren babeserako, hurrengo segurtasun aholkuak jarraitzea gomendatzen dizugu:

  • Zure datu eta sinadura digitalaren sarbiderako gako pertsonala (PIN) galduz gero, NANe-a jasotzerakoan sortzen dena, Poliziari esan beharko diozu
  • PIN-a gako konfidentziala, pertsonala eta besterezina da. Gogora ezazu eta ez idatzi NAN elektronikoarekin batera daramazun inolako dokumentu fisiko edo elektronikotan, hala bada eta hura NANe-rekin batera galduz gero edo lapurtzen badizute, balitekeelako zure nortasuna erabiliz beste edonork izapideak burutzea.
  • Zure PIN gakoa inori ez esan edo bidali, ez telefonoz, ez posta elektronikoa erabiliz, etab
  • Gako pertsonala noizean behin aldatzea gomendatzen dizugu. Bidalketa bulego batean alda dezakezu, edo hemen:
  • Beste edonork zure PIN gakoa duela susmatzen baduzu, alda ezazu ahal bezain pronto. Edonork zure NANe badauka eta zure PIN gakoa ezagutzen badu, arrisku garrantzitsu bat suposatzen du horrek, zure nortasuna erabiliz administrazio izapide ezberdinak burutu ditzake eta.
  • NANe segurua bada ere, segurtasun bermeak ez dituzten ordenagailuetan ez erabiltzea gomendatzen da.

Zure PIN gakoa aldatzerakoan, jarraitu gakoen inguruko gure segurtasun aholkuak.

Sinadura elektronikoaren inguruko legedia

Esteka interesgarriak