OSI. Internautaren Segurtasunerako Bulegoa

Edukina jalgi

P2P

Edukiak trukatzeko erraztasuna eta abiadura dira P2P sareen abantailarik handienak; baina, birusak zabaltzeko eta ekipoak arin kutsatzeko ere erabiltzen dira.

Eztabaidaz inguraturik jaio eta hazi dira P2P sareak eta, gainera, edukien trukea irauli dute.

Segurtasunari dagokionez, oso erraza da P2P bezeroak kudeatzea. Oinarrizko urrats batzuk jarraituta, birusak deskargatzeko arriskua gutxitu dezakezu.

Ez fidatu

  • Pasa dena antibirus batetik. Deskargatutako fitxategiaren izenak eta edukiak ez dute zertan bat etorri. Birusen sortzaileek izenak amu gisa erabiltzen dituzte, erabiltzaileak irentsi eta birusa deskarga dezaten.
  • Begiratu zer partekatzen duzun. Ziurtatu zein karpeta partekatzen dituzun. Karpeta horretan dagoen guztia eskura eta deskarga dezakete P2P sareko erabiltzaileek.

    Ez ezazu ustekabeko desatseginik izan, egiaztatu zein karpeta partekatzen dituzun

    Ohitura ona da lehenetsitako izena aldatzea karpetari. Birus askok karpeta horiek erabiltzen dituzte zabaltzeko.

  • Kontuz luzapenekin. Egiaztatu, puntuaren eskuin aldean dauden fitxategiaren izenean dauden letrak edo zenbakiak; fitxategi mota adierazten digute-eta. Birusaren zantzu bat ere izan daiteke. Adibidez, irudi batek ez du inoiz .exe luzapena izango.

    Artxiboen luzapen ezagunak gordetzea lehenetsitako ezaugarria du Microsoft Windows sistema eragileak –hau da, proba.exe fitxategiak proba izena izango du; ondorioz, film.mpg izeneko fitxategi bat deskarga dezakezu baina, benetan, film.mpg.exe fitxategi bat izan daiteke–.

    Beti fitxategien luzapenak ikusi ahal izateko, jarraitu Microsoften laguntza-estekahau.

Eskuratu programa egokiak

  • Deskargatu orrialde ofizialetik. P2P programa bat nahi duzunean, deskargatu orrialde ofizialetik; horrela programa ez dela manipulatu ziurtatzen duzu.

Badaezpada ere...

Ezin dugunez %100ean ziur egon kutsatuak izan gaitezkeen ala ez, jarrai itzazu Babestu zure PCa atalean aurkituko dituzun urratsak -softwarearen eguneratzeak eta erabiltzailearen kontuak–, birusei gogor aurre egiteko.

Laburbilduz: babestu zure PCa, aztertu dena antibirusarekin eta berrikusi partekatutako karpetak

Saihestu lege-arazoak

Ez deskargatu ordenagailuaren programarik –ezta kontsolarako eta PCrako jokorik ere–, Jabetza Intelektualaren Legeak ez du kasu horretan kopia pribatuaren baimena begiesten eta, gainera, isun gogorrak aurreikusten ditu legea urratuz gero.