Desinfektatu zure PCa
Jarraian, ordenagailutik birus bat ezabatzeko, erregistroa editatzeko eta prozesuak amaitzeko ohiko egitekoak zehazten ditugu, urratsez urrats.
- Ahalegindu arazoak agertu aurreko puntu batera sistema leheneratzen. Horretarako, jarraitu ondorengo estekan azaltzen diren urratsak: Sistema leheneratzea
- Urrats horiek jarraituta arazoa konpondu ez bada, saiatu Leheneratu sistema aukera desgaituta. Horretarako, jarraitu ondorengo estekan adierazitakoa: Leheneratu sistema aukera desgaitzea
- Jarraian aipatutako birusen kontrako tresnaren bat erabilita, saiatu lineako azterketa bat egiten: Lineako antibirusak
- Jarraian adierazten diren espioien aurkako tresnaren bat erabiliz ere azter dezakezu sistema: Lineako antiespioiak
- Antibirusak ezaba ezin dezakeen artxiboren bat hautematen badu, eskuz ezabatu beharko duzu. Horretarako, jarraian aipatzen den estekako aukeretako bat jarrai dezakezu: DLL eta EXE liburutegiak ezabatzea
- Azkenik, garbi itzazu Windowseko erregistroak. Horretarako, jarraitu ondorengo estekako jarraibideak: Windowseko erregistroa garbitzea








