OSI. Internautaren Segurtasunerako Bulegoa

Edukina jalgi

Legezko betebeharra

Teknologia ziztu bizian aldatzen da eta, batzuetan, zaila egiten da teknologien eta legeen aldaketen erritmoa jarraitzea. Sarean dituzun eskubideak eta erantzukizunak zeintzuk diren ulertzen lagunduko dizu legeri hori ezagutzeak.

Usuario visualizando una balanza en la pantalla del ordenador

Azken urte hauetan, Interneteko hainbat erabilerari buruz lege asko egin dira, zuzenean nahiz zeharka. Gaur egun, DBLO eta JIL dira legerik garrantzitsuenak.

Datuen Babeserako Legea: DBLO

DBLOk, besteak beste, hirugarrenen datu pertsonalak, irudiak eta bideoak nola erabiltzen diren erregulatzen du; pertsonen intimitatearen eta pribatutasunaren aurka joanez gero, isun handiekin zigortzen du.

Gogoan hartu Interneten, ia gehienetan, ez dagoela anonimotasunik. Norbaiten irudiak, bideoak edo baimendu gabeko datuak argitaratzea moralki gaitzesgarria izateaz gainera, DBLOk lege-hauste larritzat edo oso larritzat hartzen du eta isun oso gogorrak ezartzen ditu. Norbaiti buruz egia ez den zerbait esatea –edo idaztea–, ohorearen kontrako delitutzat har daiteke eta zigor-kodea aplika dakioke.

Jabetza Intelektualaren Legea: JIL

Bestalde, Jabetza Intelektualaren Legeak dio ordenagailuaren edozein programa (aplikazioak eta jokoak) pirateatutakoa izatea delitua dela eta, ondorioz, isunak ezartzen ditu.

Aldez aurretik erabilera-lizentzia ordaindu gabe erabiltzen diren programak dira pirateatutako softwareak. Doako programak eta software librekoak ez dira barne hartzen.